Herriko Antzokian 400 lagun inguru batu ziren final zortzirenetako saioa zuzenean jarraitzeko. Egoitz Eizagirre oriotarra, Jokin Uranga azpeitiarra, Joxe Munduate ataundarra, Mikel Arrillaga eibartarra, Oier Aizpurua zarauztarra eta Unai Gaztelumendi añorgarra izan ziren oholtza gainera igo ziren bertsolariak eta gai jartzaile lanetan, berriz, Kepa Isasik jardun zuen. Saioa antolatzeko lanetan, gainera, Elgoibarko Errazu bertso eskolako kideen laguntza izan zuen Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren webgunean (gpuntua.com) duzue Elgoibarko saioaren kronika eta puntuazioa.