‘Beldur barik!’ lehiaketak adierazpen artistikorik onenak sarituko ditu

elgoibarren.net 2011ko urr. 5a, 09:05

 
Iaz hasitako bidetik, beste behin ere, Berdinsareak bultzatzen duen Beldur barik! lehiaketarekin bat egin du Elgoibarko Udalak. Hala bada, elgoibartarren adierazpen artistikorik onenak sarituko dituen lehiaketara lanak aurkezteko epea azaroaren 11n bukatuko da.

 
 

 Lehiaketa honen xedea da “zenbait adierazpen artistiko aitortzea, baloratzea eta bultzatzea, neska-mutilek, emakumeek gaur egun jasaten duten desberdintasun egoerari nola aurre egiten dieten erakusten dutenak, beti ere, errespetuan, berdintasunean, askatasunean, erantzukidetasunean eta indarkeria matxistaren bazterketa irmoan oinarritutako jarrerak aintzat hartuta”.

Sariak eta epeak
 Lehiaketan bi kategoria daude (bata, 12-17 urteko ikasleentzat, eta bestea, 18 eta 26 urte bitarteko gazteentzat). Kategoria bakoitzeko irabazleari, bestalde, 1.000 euroko saria jasoko du.
  Gainera, lehiaketa orokorretik kanpo, Elgoibarko Berdintasun Sailak lehiaketako kategoria bakoitzean izan den lan onenari 300 euroko saria emango dio.
 Lanak aurkezteko epea azaroaren 11n bukatuko da (lanak emailez bidali behar dira: berdintasuna@elgoibar.net edo jarrera@beldurbarik.org).