Azken hiru urteetako dinamikari eutsiz, aurten ere egitasmo berezia prestatu dute urrirako Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak. Aurtengo egitasmoaren muina eta bizkarrezurra izena izango da. “Izena duenak izana ere baduela dio esaera zaharrak, eta izenaren bueltan jardungo dugu aurten, gure izana hobeto ezagutzeko helburuarekin”, azaldu dute.
Bi helduleku nagusi izango ditu aurtengo programazioak. Batetik, hitzaldi zikloa, hiru hitzaldiz osatuta, eta, bestetik, Izenaren izana kanpaina, elgoibartarrek izen-abizenak euskaratzeko kanpaina, alegia.
- Xehetasun gehiago Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen atarian.