Martxan da Okil Beltzak taldearen bloga

elgoibarren.net 2011ko urr. 5a, 14:46

elgoibarren.net atariko blog komunitateak lagun berri dauka: Okil Beltzak taldekoek kudeatuko duten blog berria, hain zuzen ere. Lanerako gogoak eta bizitza ulertzeko “beste filosofia batek” batzen dituen lagun talde bat moduan definitzen dute euren burua aurkezpen modura idatzi duten blogeko lehen sarreran.
Okil Beltzak alde batera laga gabe, ‘Negar egiten duen behia’ izeneko dokumentalaren emanaldia antolatu du taldeak gaurko. 19:00etan hasiko da Kultur Etxeko hitzaldi gelan.




‘Negar egiten duen behia’, gaur, 19:00etan

1706638731086 Martxan da Okil Beltzak taldearen bloga

Okil Beltzak taldeak Negar egiten duen behia dokumentala eskainiko du gaur (urriak 5), Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Emanaldia euskaraz edo gazteleraz ikusteko aukera egongo da. Negar egiten duen behia Saharako desertuan grabatutako lana da, Tassili N’Ajjer (Argelia) ingurunean, hain zuzen ere. Bertan dago 6.000 urtetik gora dituen Negar egiten duen behia izeneko petroglifoa. Dokumentalak 55 minutu irauten du. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta ondoren, solasaldia egingo dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dokumental hori jendaurrean sekula eman gabe dago.