Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaak, inauguratutzat jo du gaur (urriak 5) Lanbide Heziketaren (LH) ikasturte berria, IMHn. Celaak adierazi duenez, “LH krisitik ateratzeko tresna egokiena da eta, horregatik, hau haren ikasturtea izango da". Eta honakoa zehaztu du: “2011-2013ko III. Lanbide Heziketako Euskal Plana eginez eta, orain, bizitza osoan zehar egin beharreko ikaskuntzaren legearekin, -Legebiltzarrera bidali aurretik azken urratsak ematen ari dira-, erronka horri erantzuna ematen saiatu gara”.
Bideo-albistea. Iturria: Irekia -Jaurlaritza
•Ingelesa eta txineraren garrantzia
Lan merkatuan nazioartekoa izatea bada erronka, ikasleek ingelesa jakin behar dutela eta ekintzaileak izan behar dutela azpimarratu du Isabel Celaak. Zentzu horretan, hala nahi duten erdi edo goi mailako LHko 2. kurtsoko ikasle guztiek klase-orduetatik kanpo errefortzu-klaseak izango dituzte, haien ingelesa hobetzeko eta, horrela, haien mugikortasunari laguntzeko. “Herrialde txikia gara eta, horregatik, atzerrian lehiatu nahi badugu, balio erantsi bat bilatzea besterik ez dugu. Euskara bihotzean eduki behar dugu, baina ingelesa eta txinera ikastea ezinbestekoak dira”, gaineratu du. “Horregatik, laster erreferentzia nazionala izango den zentro baten egoitza toki egokia da dugun erronkaren garrantzia eta konplexutasuna ulertzeko “, erantsi du, Makina-Erremintaren Institutuari eta goraka ari diren Txina eta India bezalako herrialdeekin etengabeko lankidetzan jarduteko joerari erreferentzia eginez.
•30.000 ikasletik gora Lanbide Heziketan
Ikasturte honetan 30.000 ikaslek baino gehiagok ikasiko dute hezkuntza-sistemako LH, eskaintza osoan. Horietatik 12.000k baino gehiagok erdi mailan egingo dituzte ikasketak eta 18.000k baino gehiagok goi mailan, “azken urteetan izan den goranzko joerari eutsiz”.
Ikasleen eta irakasleen enpresetako prestakuntza sustatuko dela eta ekoizpen-sistemako pertsonal profesional trebatuari irakaskuntza-funtzioetan parte hartzeko erraztasunak emango zaizkiola iragarri du Hezkuntza sailburuak. Halaber, enpresa-sareak eskatzen dituen prestakuntza eta trebakuntza-premiak antzemateko mekanismoak finkatuko dituztela azaldu du, trebakuntzen katalogoa etengabe gaurkotuta eta produkzio-sistemaren premietara beti egokituta izateko. Gainera, Sailaren eta enpresen artean teknologiaren, pedagogiaren eta kudeaketaren esparruetan batera egindako proiektuak jarriko dira martxan, “euskal LHren identitate-ikurra” diren aldetik.
"Euskadin eraikitzen ari garen sistemak hasierako prestakuntzaren eta enplegurako prestakuntzaren arteko muga artifizialak ezabatzen ditu, etengabeko prestakuntza gisa ulertzen du LH, produkzio-sistemara estuki lotzen du, berriztapena eta gizarte-kohesioa sustatzen ditu, sistematikoki bikaintasuna bilatzen du eta gure nazioarteko proiekzioa lortu eta indartzeko bideak bultzatzen ditu “, laburtu du Isabel Celaák azalpenaren bukaeran. “LH berria herrialdearen marka da“, esanez amaitu du saioa.

Hitzaldien bideoa. Iturria: Irekia - Jaurlaritza
•Parte hartu duten Agintari eta ordezkariak
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea, Carlos Crespo, Lanbide Heziketako zuzendaria, Mari Jose Madariaga, sektoreko zenbait enpresatako, LHko Euskal Kontseiluko, ADEGI Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko eta Ikaslan eta Hetel Euskadiko Makina-Erremintako fabrikatzaileen elkarteko zuzendariak, eta IMHko zuzendaria eta presidentea sailburuarekin egon dira ekitaldian; eta, baita Makina-Erremintaren Institutuaren instalazioetara geroago egin duen bisitan ere.

Argazkiak:
{mosimage} | {mosimage} |