Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, goizaldeko 04:20an jaso dute beraiek abixua. Plaza Txikira bertaratu direnean Audi etxeko auto bat erretzen ari zela ikusi dute. "Suak indar handia zeukan ordurako eta geneuzkan bitartekoekin itzali ezin genuela ikusita, suhiltzaileei deitu diegu", azaldu du udaltzainburuak. Ondoan aparkatuta zegoen auto bat bertatik kentzeko astia izan dute udaltzainek, baina ezin izan dute ezer egin beste aldean aparkatuta zegoen furgoneta suaren garretatik aldentzeko. Kalte handiak jasan ditu furgonetak. Eibarko suhiltzaileak ailegatu dira gero eta haiek itzali dute sua. Suaren sorburua autoa izan dela jakinarazi du udaltzainburuak, baina nahita eragindakoa izan den jakiteko ikerketa zabaldu beharko dela gaineratu du.
Plaza Txikiko bi zuhaitz ere kaltetu ditu suak. Zorionez ez du kalterik eragin ondoan dauden etxebizitzetan.
Argazkiak: