Sanlo eskubaloi taldeak 11 talderekin ekin dio denboraldi berriari

elgoibarren.net 2011ko urr. 6a, 14:16

Joan zen asteburuan ekin zioten 2011-2012 denboraldiari Sanlo eskubaloi klubeko talde guztiek. Federatutako 11 talde eta 230 jokalari inguru ditu, urtetik urtera handitzen ari den klubak. (taldeen argazkiak dauzka)



 Federatutako 11 talde osatu dituzte aurten Sanlokoek (neskenak, sei; eta mutilenak bost); eta Eskubaloi Eskolan beste lau talde daude (neskenak bi, eta mutilenak beste bi). Denboraldirako helburuei dagokionez, senior mailako nesken eta mutilen taldeak Euskal Ligan jokatzen dute. Mutilen taldeak iaz lortu zuen igoera, eta maila berri horretan jokatzeko hainbat fitxaketa garrantzitsu egin dituzte: Besteak beste, Gorka Garate Arrateko jokalari ohia, eta Julen Hernandez, Zumaiako Pulpo taldekoa; biak elgoibartarrak. Sanloren nahia mutilen taldea goiko postuetan ibiltzea da. Nesketan, aldiz, igoera fasea jokatzeko aukera ere izan dezaketela uste dute. Era berean, kadete eta jubenil mailako mutilen taldeak Euskal Ligan jokatzea nahiko luke klubak, nesken taldeak bezalaxe.

 90.000 euroko aurrekontua mugitzen du Sanlok, baina Cesar Arriola presidenteak dio ez dela aurrekontu erreala. Izan ere, gurasoek jartzen dituzte partidetara joateko autoak, jokalariek erosten dituzte txandalak, eta beste hainbat gastu ere aurrekontutik kanpo geratzen dira. Jokalari bakoitzak bere fitxa ordaintzen du, loteria saltzen dute klubarentzat dirua lortzeko, eta ez du inork kobratzen.
Argazkiak: (Federatutako 11 taldeak eta Eskubaloi Eskolan diharduten neska-mutilen argazkiak)

Tecnifuelle (senior neskak)

Alcorta Forging Group (senior mutilak)


Lauko (jubenil nesk)

Beristain (jubenil mut.)

IMH (kadete nesk.)

Casa Astigarraga (kadete nesk.)

Grupo Eibar (kadete mut.)

Aterpe (infantil nesk.)

Federopticos Ikus (inf. nesk.)

Bankoa (infantil mut.)

Hotel Txarriduna (infantil mut.)

Lehen urteko alebinak (neskak)

Bigarren urteko alebinak (neskak)

Alebin mutilak (II)

Alebin mutilak.

Sanloko zuzendaritza taldea.