2009ko urtarrilaren 17an Urbinan egindako AHTren aurkako protesta batean Ertzaintzak atxilotu zituen sei lagunen aurkako epaiketaren lehen saioa egin zuten atzo (urriak 5), Gasteizko epaitegian. Justo Arriola elgoibartarrarekin batera, Pablo Remirez, Aitor Aspuru, Ekaitz Lotina, Imanol Madariaga eta Julio Villanueva dira auzipetuak. Fiskalak aurreratu zuenez, hurrengo asteko ostiralean jakinaraziko ditu eskaerak ofizialki. Orain arte behintzat, bi eta lau urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskalak auzipetuentzat.
AHTaren aurkako ekimenean atxilotutakoek hainbat lagunen babesa jaso zuten, epaitegiaren aurrean. Elgoibartik ere joan ziren zenbait lagun.
Berria.info atarikoek BerriaTBk gaiaren inguruan egin duten ondorengo bideoan daukazue informazio gehiago: