Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkaria den Mikel Gorrotxategiren zuzendaritzapean, bi neska arrasatearrak izan dira Elgoibarko Toponimia lana egin dutenak. Elgoibarko
3.000 toki-izen jaso, bildu eta arautu dituzte Udalak emandako Gotzon
Garate bekari esker. Hori bai, haiek aitortu duten moduan, “elgoibartarren laguntzarik gabe, jende nagusiarena bereziki, ezinezkoa izango zen egin dugun lana egitea”. Lana luzea eta neketsua izan dela aitortu zuten; 16-18 hilabete behar izan dituzte, eta zailtasunak handiak izan dira.
Artxiboetara jo dutenenean, adibidez, arazo asko izan dituzte hango
paperak ulertzeko.
•Zer da, baina, toponimia? Zertarako gastatu dirua toponimia jasotzen?
Amaia Pinachoren eta Nerea Alabaren azalpenen ondoren, Mikel Gorrotxategik hartu zuen hitza. Zer da toponimia? Hori izan zen Mikelek airera bota zuen estreinako galdera. Haren esanetan, garai batean toponimia ezinbesteko tresna bat zen, gauzei izena emateko eta elkar ulertzeko balio zuena. Gerora, tresna baino gehiago bihurtu zen, balio historikoa eta kulturala zuelako, eta norberaren nortasunaren berri emateko balio zuelako. Orain, berriz, toponimiak ez dauka esanahi berezirik; etiketak baino ez dira.

Bizi dugun krisi garaian, merezi al du toponimia lan batean dirua gastatzeak? Mikelen iritziz, bai, dudarik gabe. Toponimia gure ondarea delako, gizadiaren ondarea delako, eta zaindu egin behar dugulako. Besteak beste, gure historia islatzen eta erakusten digu, eta herri baten nortasuna ere badago toponimiaren azpian. Mikelek esan zigun moduan, ez da gauza bera Gipuzkoa edo Guipuzcoa ikustea.
- KRONIKA: Izanaren izena zikloko lehen saioko kronika osoa elgoibarkoizarra.com atarian zein elkartearen blogean aurkituko duzue.