Gaur arratsaldean jokatuko dute 10bai pilota txapelketako finala

elgoibarren.net 2011ko urr. 7a, 11:54

Gerrikabeitia-Karmel eta Basueta-Portu bikoteek jokatuko dute gaur (urriak 7), 10Bai pilota txapelketako finala. Plaza Handian izango da partida, 18:00etan hasita. Euria eginez gero, domeka goizera arte edo hurrengo barixakura arte atzeratuko litzateke finala.


 Joan den eguaztenean jokatu zituzten final-aurrekoak, eta ondorengoak izan ziren emaitzak: Gerrikabeitia- Karmel 22 / Lazarobaster-Sugar 21; eta Basueta-Portu 22 /Zubizarreta-Agirrebeña 15.

Portu-Basueta (ezkerrean) bikoteak jokatuko du 10Bai txapelketako finala.

Karmel-Gerrikabeitia.

 
Gipuzkoako Txapelketako partidak Ikastolan
Lagunak Pilota Eskolako pilotariek ere gaur iluntzean jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketari dagozkion partidak, Ikastolako frontoian. Hona hemen hiru partiden ordutegiak:
  • 21:15 Lagunak – Aurrera Saiaz (1. mailako jub.)
  • 21:45 Lagunak – Ilunpe (1. mailako nag.)
  • 22:30 Lagunak – Altzatarra (Pala. 2. mailako nag.)
 Bihar (urriak 8) ere izango da pilota partidak ikusteko aukerarik, Errosario kaleko jaien barruan antolatu duten jaialdian. 10:30etatik aurrera, infantil, kadete eta senior mailako hiru partida jokatuko dituzte, Plaza Handiko frontoian.