Domekan amabirjinaren omenezko ezpata dantza irudikatu ostean, eguaztenean hasi zituzten jaiak Errosario kaleko bizilagunek. Gaurko (urriak 7) eta biharko ere makina bat ekintza daude antolatuta. Meza, errosarioa eta Salbea ez ezik, Plazara bisita egin ohi duen Kiribil ere animatuko da jaietara, Munduko II. Igel-toka jaurtiketaren txapelketa jokatuko da, eta eguna bukatzeko, afari herrikoia egingo dute Kultur Etxeko sotoan.
Bihar (urriak 8) berriz, Lagunak taldearen eskutik, infantil, kadete eta seniorren pilota partiduak jokatuko dira Plazan, eta Herri Kirolak, 13:00etan, Nafarroa Plazan.