Vanpopel dauka izena Zuhaitz Gurrutxagaren musika proiektu berriak. Bera da taldeko abeslaria eta gitarra ere jotzen du, baina oraingoan, Elgoibarren oso ezagunak diren beste bi musikarirekin elkartu da taldea osatzeko: Aitor Badiola Arima Beltza taldeko kide ohiak jotzen du gitarra, eta Maria Armendarizek baxua eta txeloa jotzeaz gain, bigarren ahotsa jartzen die abestiei. Urriaren 11n egingo dute estreinako diskoaren (Con celos y señales) aurkezpena Donostiako Doka kafe antzokian.
- ELKARRIZKETA: Zuhaitz Gurrutxagak BARRENi eskaini dion elkarrizketa (BARREN 798/PDF)
- AUDIOA: Entzun Vanpopel taldea Myspacen: myspace.com/vanpopelband
•Bideoa: Canal + kateko El Dia Despues saioko Raul Ruiz kazetariak Zuhaitz Gurrutxagari eginiko elkarrizketaren bideoa: