19:00etan hasiko da inaugurazio eguneko spinning saio berezia. Padel pisten jarraian dagoen spinning gela berriak 110 metro koadro ditu eta 40 bizikleta jarriko dituzte bertan. Horiez gain, musika, argi eta telebista pantaila handi bat ere izango du gelak.
•Walking ikastaroa azaroan
Spinning gelan beste kirol batzuk egiteko aukera ere izango da. Azaroan, esaterako, Walking izeneko jarduera eskainiko dute. Mendian ibiltzea eta iraupen eskia egitea gustuko dutenentzat ikastaro "oso aproposa" dela azaldu dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek.