Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako azkenaurreko saioa. Sei bertsolari aritu ziren lehian eta Uxue Alberdik batu zituen azkenean puntu gehien. Bertsolari elgoibartarrak, honenbestez, final-laurdenetarako zuzeneko txartela lortu du, gainerako saioetako irabazleek moduan. Final-zortzirenetako zazpi saioetan parte hartuko duten 42 bertsolarietatik 24 pasatuko dira final-laurdenetara, eta, guztien artean hirugarren puntuaziorik altuena jaso du Alberdik. (ikusi sailkatutako bertsolariak eta lortutako puntuazioa)
- Irakurri hemen: Lasarte-Oroako saioko kronika (gpuntua.com)
•Mikel Markezekin kolaborazioa
Mikel Markez (Errenteria, 1971) abeslariak 'Hiri hartan izan zen' diskoa kaleratu berri du. Markezek kolaboratzaile dezenteren laguntza jaso du bere bederatzigarren diskoa den honetan, tartean Uxue Alberdirena. Diskoari izena ematen dion abestian kantari aritu da elgoibartarra Markez eta Eñaut Elorrietarekin (Ken Zazpi) batera. Hona hemen emaitza: