Elgoibartarrak Behobia-Donostiarako motorrak berotzen

elgoibarren.net 2011ko urr. 11a, 11:11

 
Urte sasoi honetan ohikoa den moduan, elgoibartar mordoa ari dira Behobia-Donostia lasterketa prestatzen. Horietako askok, 41 elgoibartarrek, hain zuzen ere, Donostiako Hiru hondartzetako krosean parte hartu zuten domekan.
Ez dira, baina, asteburuan antxitxika aritu diren elgoibartar bakarrak. Arrasate-Oñati lasterketan ere ordezkari dezente izan ditugu. Ainhoa Lendinezek, gainera, bigarren postua lortu zuen emakumezkoetan. (sailkapenak dauzka)


 Udazkenarekin batera herri lasterketen garaia zabaltzen da eta asteburu guztietan egoten da lasterketaren bat edo beste. Ate joka daukagun Behobia-Donostia lasterketa –azaroaren 13an izango da-, izaten dute askok buruan, eta nabari da lasterketok izaten duten parte hartze kopuruan, nabarmen egiten dute-eta gora. Donostiako Hiru Hondartzetako XXII. Amstel Krosak, esaterako, partaidetza errekorra hautsi zuen, joan den domekan. 2697 lagunek amaitu zuten proba, tartean 41 elgoibartarrek. Bi etiopiar izan ziren guztietan azkarrenak: Asefa Abrha (28:58) gizonezkoetan eta Tihas Gebre Aunoon (32:03) emakumezkoetan. Elgoibartarrei dagokionez, Iñigo Iturbek egin zuen denborarik onena (36:49) hamar kilometroko ibilbide lauan. (**Beherago daukazue elgoibartarren sailkapena)
Behobia-Donostiarako autobusa
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak autobusa antolatu du, datorren azaroaren 13an, Behobia-Donostia lasterketa herrikoira joan nahi duten herritar guztientzat. Zerbitzuak 16 euroko kostua izango du (13 euro Patronatuko bazkideentzat). Izena emateko epea azaroaren 10ean (12:00ak baino lehen) amaituko da. Olaizaga kiroldegian (943 744 415) eman behar da izena.

•Bigarren postua Lendinezentzat Arrasate-Oñati lasterketan

Nerea Arregik sprintean hartu zion aurrea Ainhoa Lendinezi.

Elgoibarko gau krosa irabazi zuen Yerai Varela oñatiarra (38:09) gizonezkoetan eta Nerea Arregi arrasatearra (46:50) emakumezkoetan izan ziren azkarrenak Arrasate-Oñati lasterketan. Zazpi elgoibartarrek ere parte hartu zuten, joan den zapatuan jokatu zen proban, eta postu nabarmenak eskuratu zituzten. Ainhoa Lendinez garaipena lortzetik oso gertu ibili zen. Nerea Arregi arrasatearrarekin batera egin zuen elgoibartarrak Arrasatetik Oñatirako bidea, baina azken metroetan ezin izan zion Arregiren bultzadari eutsi eta sprintean galdu zuen proba irabazteko aukera.
 Gizonezkoetan, berriz, seigarren postuan sailkatu zen Roberto Gonzalez elgoibartarra. Aurten, lehen aldiz, patinatzaileek ere parte hartu dute  proban, eta 41. postuan sailkatu zen Javi Fernandez. (Argazkiak eta informazio gehiago Urgaziren blogean). Hona hemen elgoibartarren sailkapenak:
♦Emakumeak

       2. Ainhoa Lendinez (46:52)
       187. Agurtzane Arriola (54:26)
       197. Mari Karmen Isasti (55:14)
Gizonezkoak
       6. Roberto Gonzalez (39:24)
      31. Josean Ruiz (42:34)
      155. Mikel Kortabitarte (52:03)
      198. Julian Rodriguez (55:14)
Patinaje proba
       41. Javi Fernandez (28:16)
  • Arrasate-Oñati probako argazki, bideo eta sailkapenak goiena.net atarian
 
Hiru hondartzak (elgoibartarren sailkapena**)
    * 86. Iñigo Iturbe (36:49)
    * 159. Oier Irazabal (38:16)
    * 368. Ander Alvarez (41:28)
    * 369. David Garcia (41:30)
    * 370. Alberto Seijas (41:28)
    * 397. Asier Jauregi (41:08)
    * 403. Egoitz Gurrutxaga (41:35)
    * 434. Jose Nova (42:26)
    * 676. Joseba Gonzalez (44:07)
    * 678. Asier Elustondo (44:06)
    * 705. Joseba Sagasta (43:58)
    * 719. Garikoitz Muñoz (45:05)
    * 720. Ruben Jimenez (45:05)
    * 750. Javier Agirrebeña (44:42)
    * 778. Carlos Ayesta (44:50)
    * 918. Unai Garate (46:13)
    * 922. Julen Hernandez (46:11)
    * 980. Jon Gabilondo (46:08)
    * 991. Lander Azpiazu (46:16)
    * 1101. Jose Ignacio Ortiz (48:00)
    * 1127. Sergio Galindo (47:05)
    * 1168. Victor Galeano (47:21)
    * 1176. Jon Sanz (48:21)
    * 1273. Jose Ramon Lopez (48:38)
    * 1315. Asier Mujika (49:32)
    * 1501. Patxi Arberas (50:17)
    * 1576. Juan Cruz Sasiain (50:39)
    * 1698. David Fernandez (51:48)
    * 1741. Gorka Zabala (52:31)
    * 1742. Andrea Arriola (52:30)
    * 1783. Aitor Zubiaurre (51:35)
    * 1784. Maite Landaburu (52:32)
    * 1793. Miriam Lizarralde (53:35)
    * 1879. Goiatz Leibar (54:10)
    * 1895. Josu Perea (54:31)
    * 1910. Azucena Sanz (54:07)
    * 1980. Jose Ignacio Jauregi (54:40)
    * 2102. Juan Carlos Almenara (55:38)
    * 2103. Irune Alberdi (55:37)
    * 2522. Susana Azpilikueta (1:01:06)
    * 2523. Lucia Urrusolo (1:01:06)
 
Iturria: Urgazi
Argazkiak: Urgazi, goiena.net