Worlskills London 2011, Lanbide Heziketako Olinpiadetan parte hartu ostean, Euskal Herrian lur hartu berri dute IMHko ikasle-aditu bikoteak, Larraitz Urangak eta Juan Muninek. Astebete eman dute Ingalaterrako hiriburuan, eta Espainiako taldearekin parte hartu dute biek CNC Fresatzeko proban. Mundu guztiko 19 lagunek parte hartu zuten proba horretan eta Japoniako eta Koreako ordezkariek eskuratu zituzten urrezko dominak. Liechtenstein eta Brasil aldera joan ziren brontzezkoak eta, azkenik, 500 puntutik gora jaso zituzten bost ikasleek bikaintasun domina bana jaso zuten. Larraitz Urangak 439 puntu eskuratu zituen. Emaitza ez da uste eta espero zuena izan, baina asko ikasteko aukera izan du eta hori da txapelketa honen helburu nagusietako bat, egoera zailen aurrean moldatzeko gai diren ikasleak lan merkatuan aurkituko dutenerako prestatzea, alegia.
•Korearrak jaun eta jabe
Ohituta ez dagoen makinekin eta programekin lan egin beharrak asko baldintzatu du IMHko ikaslearen lana. Herrialde batzuek gisa honetako Olinpiadetan parte hartzera oso ohituta daudela ikusi dute IMHko ordezkariek. “Estrategia bat zuten; huraxe jarraitu dute eta hor daude emaitzak. Ikustekoa izan da”. Korea izan da herrialde horietako bat, domina gehien lortu dituen herrialdea, hain zuzen ere. Asiako herrialdeak munduko txapelketan aurkeztu dituen 38 ikasleetatik 36k eskuratu dute dominaren bat. Espainiako taldearen emaitzak, aldiz, oso apalak izan dira. Bikaintasunari emandako bi domina bakarrik lortu ditu espainiar delegazioak.

- Informazio osoagoa: imh.es