Ohi bezala, Pilarika Egunean jokatuko da txirrindulari denboraldiari amaiera ematen dion San Pedrora txirrindulari igoera. Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen proban, Plaza Handitik irtengo dira partaideak, 12:00etan. Iaz, 44 lagunek parte hartu zuten eta Iñigo Lazkano mendaroarrak irabazi zuen proba, 14 minutu eta 14 segunduko denborarekin. Iñigo Lariz elgoibartarrak dauka probaren errekorra (13:21).
•Rolleski Igoera
Bi ibilbide egongo dira aukeran rolleski Igoeran: bata, Plaza Handitik Idotorberaino (3,9 kmilometro), eta bestea, erdi bidetik hasita, gutxi gora behera. Txirrindularien ostean, 12:30ean abiatuko dira rolleskikoak.