Indigenen doinuak Boliviako amazoniatik

elgoibarren.net 2011ko urr. 13a, 13:02

 
Boliviako San Ignacio de Moxos musika eskolako Ensemble Moxos taldeak doako kontzertua eskainiko du gaur (urriak 13), 19:30etik aurrera, Herriko Antzokian. Bolivia indigena, kultur anitza eta etnia askotarikoaren enbaxadore nagusienetako bat da Boliviako Amazoniatik datorren taldea.


 Tradizioa eta musika barrokoa uztartuko ditu Ensemble San Ignacio de Moxos taldeak, gaur, eskainiko duen kontzertuan. 14.000 orrialde baino gehiago dituen Misio Artxibo baliotsuko musika (musika gehiena Eskolak berak berreskuratuta) erakutsi dute Europako eta Hego Amerikako 15 herrialdetan, eta jendea txundituta laga dute eskainitako ikuskizunarekin. Europako hainbat herrialdetan barrena egiten ari diren biraren barruan kokatzen da Elgoibarren eskainiko duten kontzertua.
 Sexu desberdineko, eta 15 eta 24 urte arteko, hogei bat artistek osatzen dute taldea. Guztiek abesten dute, dantzatzen dute eta musika-tresna desberdinak jotzen dituzte ikuskizun bakoitzean.
 Elgoibarko Musika eta Dantza Federakuntzak antolatutako kontzertua Irungo Taupada Gobernuz Kanpoko Erakundeari esker ikusi ahal izango da Elgoibarren.

1706638706684 Indigenen doinuak Boliviako amazoniatik

1706638706768 Indigenen doinuak Boliviako amazoniatik