2012ko egutegirako argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 17a da

elgoibarren.net 2011ko urr. 14a, 09:08

 
2012ko Egutegirako Argazki Lehiaketan argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 17a da, astelehena. Aukeratutako argazki bakoitzeko 65 euroko saria emango du Udalak. (oinarriak dauzka)

 
 
 

2011ko egutegiko argazki bat. Egilea: Eulogio Mancebo.

Udaleko Euskara Sailak abian jarritako lehiaketa honetan argazkilaritza gogoko duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Hori bai, argazkiek ezinbestean Elgoibarkoak izan beharko dute (lekuak, txokoak, jaiak, ohiturak, jendea…). Parte hartzeko baldintza bakarra izango da argazkian Elgoibarko herriari erreferentzia zuzena egitea. (ikus hemen 2011ko argazki irabazleak). 
 Lehiaketara aurkezten diren guztien artetik, guztira, hamabi argazki aukeratuko dira egutegian jartzeko. Bestalde, aukeratutako argazki bakoitzeko 65 euroko saria emango du Udalak. Herritar guztiak animatu nahi ditu Udalak lehiaketa honetan parte hartzera.
•Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:
  1. Argazkiak itxitako gutunazalean eta honako izenburuarekin “Elgoibarko egutegia” Argazki Lehiaketa aurkeztuko dira. Barruan egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua eta data). Helbidea: Kultur Etxea (Euskara Saila), Nafarroa plaza 3, 20870 Elgoibar.
  2. Emailez, euskara@elgoibar.org helbidera bidalita. Hemen ere aurreko datu guztiak eman beharko dira. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko.