Hemen da Asto-kaka

elgoibarren.net 2011ko urr. 14a, 13:53

 
Gaur (urriak 14) arratsaldean hasiko da Asto-kaka jokoaren inguruan Elgoibarko Izarra kultur elkarteak prestatu duen bi eguneko programazioa. 17:00etan zabalduko dute karpa Leku Eder parkean. Edatekoak, pintxoak eta razioak egongo dira bertan. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira. Asto-kaka jokoa, baina, bihar (urriak 15) egingo da Plaza Txikian, 12:00etan. Oraindik ere bada txartelak erosteko aukerarik. (egitaraua dauka)


 

Egin klik irudian egitaraua ikusteko.

•Bi eguneko programa
 Esan bezala, Asto-kaka jokoa bihar, zapatua, izango da, baina bi eguneko programazioa prestatu dugu, jokoa janzteko helburuarekin. Gaur arratsaldean zabalduko dugu karpa Leku Eder parkean, eta zapatu gaua bitartean hainbat ekitaldi izango da. 
•Plaza Txikia eta Leku Eder
 Plaza Txikia eta Leku-Eder izango dira Asto-kaka jokoaren bi espazioak. Jokoa bera Plaza Txikian izango da; Leku Eder parkean, berriz, karpa handi bat jarriko dugu, eta haren barruan izango dira jokoaren bueltan antolatutako ekintzak.
 
Akeiko astoak prest
Akei baserriko astoek banatuko dituzte, bihar, 2.000 euro eta 1.000 euroko sariak. Txomin Arriola astojabeak azaldutakoaren arabera ondo gobernatuta eta lanerako prest daude Benita eta Kondesa astoak.

1706638700067 Hemen da Asto-kaka

1706638700127 Hemen da Asto-kaka

1706638700187 Hemen da Asto-kaka