Elgoibarko euskararen gainean jardungo du Makazagak ‘Izanaren izena’ egitasmoko bigarren saioan

elgoibarren.net 2011ko urr. 19a, 09:15

 
Izanaren izena egitasmoaren baitan, Elgoibarren, astoak goen eta barren: ekinaldi bat Elgoibarko euskararen gainean izeneko hitzaldia eskainiko du, gaur (urriak 19), Jesus Mari Makazaga filologo eta EHUko irakasleak.

 


 Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak antolatu duten Izanaren izena hitzaldi-zikloaren bigarren emanaldian, Elgoibarko ahozko euskara liburu argitaratu berria aurkeztuko du Jesus Mari Makazagak herritarren aurrean. Elgoibarko euskararen ezaugarri nagusietatik ibilbide bat egingo du hitzaldian, herritarren ahoetatik jasotako berba, esaldi eta istorioak erabiliz.
  • Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da, 19:00etan hasita.