Emugi proiektuan parte hartu duten erakunde eta enpresa guztiek (Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Rezikleta, Meka GLHBI, Kutxa, EVE, Debegesa, Txita eta Ennera) hartu zuten parte atzo, Leku Ederren, egin zuten aurkezpenean. Aipaturiko erakunde eta enpresetako ordezkari guztiek hartu zuten hitza eta bakoitzak Emugi proiektuari egin dion ekarpena azaldu zuen.
Guztiek nabarmendu eta txalotu zuten Elgoibarko Udalak ibilgailu elektrikoen eta mugikortadun iraunkorraren alde eginiko apustua. Elgoibarren arrakasta badu, beste herri batzuetara zabalduko dituzte, gainera, Emugi moduko proiektuak. Hona hemen emugi proiektuaren atal diren zerbitzuak:
- Car-sharing: Partekatzean oinarritzen den ibilgailu elektrikoen bidezko garraio sistema. Erabiltzaileek beharren arabera erreserbatu ahal izango dituzte ibilgailuok, epe motzerako (orduka) alokatuta. Ibilgailuak 06:30etik 22:00etara erabili ahal izango dira. Ibilgailuak gauez kargatzen dira, Ubitarten propio jarritako auto elektrikoentzako aparkalekuan. Mercedes A klaseko bi auto daude erabiltzaileen esku. Bazkide egin behar da zerbitzua erabiltzeko. Horetarako, www.emugi.net webgunea erabili behar da, edo bestela, herritarrentzako arreta bulegora jo.
- Bike-sharing: Auto elektrikoen zerbitzua bezalaxe, antolaketa partekatzean oinarritzen da. 18 urtetik gorako erabiltzaileek, beharren arabera erreserbatu ahal izango dituzte bizikleta elektrikoak, orduka alokatuz. Bizikletak 06:30etik 22:00etara erabili ahal izango dira. Guztira hamar bizikleta elektriko egongo dira Nafarroa plazan, Udaltzaingoaren bulego berriaren parean, bertan dago-eta bizikletok kargatzeko gunea. Zerbitzua erabiltzeko bazkide txartela atera behar da herritarrentzako arreta bulegoan.
- Salgaien banaketa: Furgoneta elektrikoak eta pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak erabiliz paketeak era mezuak banatuko dituzte Elgoibarko herrigunean. Kanpoko banatzaile handien eta merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduen arteko bitartekariak izateko sortu dute ìazken miliaî izenez ere ezagutzen den zerbitzu berria. Salgai guztiak biltegi batean gordeko dira, eta handik banatuko dituzte. Banaketa saltokiak itxita daudenean egingo da, aldez aurretik eskaera eginda. Aurki, beste hainbat zerbitzu jarriko dira abian. Esaterako, ostalaritzako eta merkataritzako jardueretan erabiltzen diren kartoia eta beira atez ate jasoko dira Garbigunera eramateko. Elgoibarko Lanbide Heziketako ikastetxean, Mekan, pedalei eragiteko laguntza duen triziklo baten prototipoa diseinatzen eta ekoizten ari dira, azken miliako salgaien garraiorako. Gainera, automozio elektrikoari buruzko ezagutzan sakondu ahal izateko, ibilgailu elektriko bat erabiliko dute.
•Ibilgailu elektrikoak probatzeko aukera
Elgoibartarrak Emugi proiektuaren parte izan daitezekla nahi du Elgoibarko Udalak eta horretarako ezinbestekotzat jotzen dute proiektuaren inguruko informazioa ahal brzain beste zabaltzea. Ildo horretan, eskuorri bat banatu dute herrtiko etxe guztietara, eta, horretaz gain, Mugikortasun Iraunkorraren Astea antolatu dute, urriarren 21ean eta 22an. Hainbat jarduera prestatu dituzte, besteak beste, auto eta bizikleta elektrikoen zerbitzuen funtzionamendua azalduko dute barixaku honetan (urriak 21), Leku Eder parkean jarriko duten mahai informatiboan. Ibilgailuak probatzeko aukera ere egongo da informazio mahaian bertan aldez aurretik izena eman eta gero. 18 urteko pertsonek, edo adin horretatik gorakoek, 15 minutuz, bizikleta elektriko bat probatzeko aukera izango dute.
•Kontsumo iraunkorraren inguruko feria
Kontsumo iraunkorrari buruzko feria ere egingo dute datorren zapatuan (urriak 22), 10:00etatik 14:30era, egingo dute Plaza Handian. Kutxak babestutako ferian, produktu ekologikoekin eta artisau produktuekin lan egiten duten ekoizle txikiak, energia berriztagarrien arloko enpresak, txikienentzako jarduerak eta beste hainbat gauza egongo dira. Bestalde, bide hezkuntzari buruzko tailerrak egingo dituzte Elgoibarko ikastetxeetan. Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo dira eta lotura zuzena dute Oin Alai egitasmoarekin. Meka eta IMHko 18 urtez gorako ikasleek ere ibilgailu eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute. Azkenik, eraginkortasunez gidatzen ikasteko ikastaroa ere eskainiko dute urriaren 21ean eta 22an.

Argazkiak: