'Elgoibarko ahozko euskara' liburua aurkeztu du Makazagak herritarren aurrean

elgoibarren.net 2011ko urr. 20a, 14:41

 
“Herritarren artian lan hau aurkeztia ohore bat da niretzat, baiña ez pentsau paotxa danik”. Jesus Mari Makazagaren berbak dira, Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkezteko prestatutako hitzaldiaren hasieran esan zituenak. (bideoa dauka)



  Kultur Etxeko hitzaldi-gela beteta zegoen eguaztenean (urriak 19) Izanaren izena hitzaldi-zikloaren bigarren emanaldia entzuteko, eta jendea benetan gustura egon zen Elgoibarko ahozko euskararen gaineko gorabeherak entzuten. Urduri zegoen Makazaga; elgoibartarrokin zorretan zegoela ere esan zigun, baina zorrak ondo ordainduta joan zen Altzolako bere etxera.

1706638696052 'Elgoibarko ahozko euskara' liburua aurkeztu du Makazagak herritarren aurrean

1706638696150 'Elgoibarko ahozko euskara' liburua aurkeztu du Makazagak herritarren aurrean

  Hitzaldiak ez dauka ezer kentzekorik, eta ohiko kronika egin beharrean, Makazagaren jarduna bere osotasunean eskaintzea erabaki dute antolatzaileek. Beraz, atzoko hitzaldian egon ez zinetenok, hartu patxada pixka bat eta gozatu Makazagak idatzitakoarekin. 
BIDEOA
Hitzaldia bideoz ikustea eta entzutea nahiago baduzue, berriz, hor daukazue Aitor Lauzirikak grabatutako bideoa.
{vimeo}30870251{/vimeo}

1706638696252 'Elgoibarko ahozko euskara' liburua aurkeztu du Makazagak herritarren aurrean

Euskal izen-abizenak azken emanaldian

 Urriaren 26an emango zaio amaiera Elgoibarko Izarrak eta Udalak elkarlanean antolatutako hitzaldi-zikloari. Azken emanaldia euskal izen-abizenen gainean izango da, eta Euskaltzaindiko kide den Mikel Gorrotxategik emango du.