Elgoibarko ahozko euskara

Elgoibarko Izarra 2011ko urr. 21a, 08:45

“Herritarren artian lan hau aurkeztia ohore bat da niretzat, baiña ez pentsau paotxa danik”. Jesús Mari Makazagaren berbak dira, Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkezteko prestatutako hitzaldiaren hasieran esan zituenak. 


  Kultur Etxeko hitzaldi-gela beteta zegoen atzo (urriak 19) Izanaren izena hitzaldi-zikloaren bigarren emanaldia entzuteko, eta jendea benetan gustura egon zen Elgoibarko ahozko euskararen gaineko gorabeherak entzuten. Urduri zegoen Makazaga; elgoibartarrokin zorretan zegoela ere esan zigun, baina zorrak ondo ordainduta joan zen Altzolako bere etxera.

1706638695465 Elgoibarko ahozko euskara

1706638695589 Elgoibarko ahozko euskara

Hitzaldiak ez dauka ezer kentzekorik, eta ohiko kronika egin beharrean, Makazagaren jarduna bere osotasunean eskaintzea erabaki dugu. Beraz, atzoko hitzaldian egon ez zinetenok, hartu patxada pixka bat eta gozatu Makazagak idatzitakoarekin. 
 Hitzaldia bideoz ikustea eta entzutea nahiago baduzue, berriz, hor daukazue Aitor Lauzirikak grabatutako bideoa.
{vimeo}30870251{/vimeo}
•Euskal izen-abizenak
 Urriaren 26an emango zaio amaiera Elgoibarko Izarrak eta Udalak elkarlanean antolatutako hitzaldi-zikloari. Azken emanaldia euskal izen-abizenen gainean izango da, eta Euskaltzaindiko kide den Mikel Gorrotxategik emango du.