Joan den urtean antolatu zuen Dance & Smile dantza eskolak Elgoibar Urban Show ikuskizuna estreinakoz. Emaitzarekin gustura, urteroko ekimen bilakatu dute. Hala azaldu zuen Maria Escobedok, ikuskizunaren bultzatzaile nagusiak, aurkezpenean: “Iaz gutxi batzuk ginen, aurten denok gara hip hop". Hona hemen ikuskizuna iragartzeko prestatu duten bideoa:
•Hip hoparen jatorriak
Iaz bezala, aurten ere talde oso onak datozela nabarmendu du Maria Escobedok: Bartzelonatik D´Block The On Stage Conpany, Alacantetik In Situ taldea, Dance & Smile elgoibartarrak eta iazko saio arrakastatsua errepikatzen saiatuko den Dance Day talde kantabriarra, Marta Casas buru dutela. Bartzelonatik datorren taldeak goi mailako koreografoak dituela eta nazioarteko lehiaketetan sari bat baino gehiago irabazi dituztela nabarmendu du Escobedok.
Kaleko kultur espresioak batzen ditu Hip hop-ak, dantza eta musika aukera ezberdinak besteak beste. Aurtengo ikuskizuna hip-hoparen jatorrietan oinarrituko dutela aurreratu dute antolatzaileek eta locking, popping eta hype moduko estiloak ezagutaraziko dituzte.
•Sarrerak azaroaren 2tik aurrera salgai
Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da azaroaren 2tik aurrera. Sei eurotan salduko dituzte honako lekuetan: Iriondo Kirolak eta Amagoia Gozolekua, Elgoibarren, eta Goxokin, Eibarren. Horiez gain, www.danceandsmile.com webgunean ere eskuratu daitezke. Sarrerarik geratuko balitz egunean bertan ere salduko dituzte Herriko Antzokiko txarteldegian, baina 8,5 eurotan. Ikuskizuna abenduaren 16an izango da, 20:30etik aurrera.
Bideoa: Elgoibar Urban Show I (2010)
{youtube}tyoMA5hwJZM&feature=player_embedded{/youtube}