Motza baina gogorra izan da gaur arratsaldean bota duen zaparrada. Estolda guztiek ezin izan dute ur guztia xurgatu eta herriko zenbait gunetan putzu handiak sortu dira. Madalako parkean eta Txarriduna Hotelaren parean dagoen errotondan, esaterako, gainezka egin du urak. Zorionez, etorri diren bezalatsu, azkar joan dira urak. Hala ere, zenbait denda eta garaje kaltetuak izan dira.
Madalako parkea berritu zutenetik estoldek lehen baino ur gutxiago xurgatzeko gaitasuna dutela azaldu du, haserre, bertako bizilagun batek. "Lehen geuk altxatzen genituen estoldak zaparrada gogorrak izaten zirenean. Orain, aldiz, daudenak ez dira guk altxatzeko modukoak eta, gainera, ez daukate zaoparrada handiak hartzeko kapazidaderik", azaldu du.
Azken egunetan euririk egin ez izanak eta haizeteen ondorioz estolda inguruetan pilatutako zakar eta ostoek ere izan dute zerikusirik.
Argazkiak: