Europako krosen egutegian egoteak hainbat onura ekarriko dizkio Juan Mugertza krosari. Batetik, oihartzun handiagoa edukiko du nazioartean, eta, bestetik, Europa osoko atletarik onenak etorriko dira Elgoibarrera. Espainiako atletez gain, Europako beste hiru herrialdetako atletak kontratu beharko ditu antolakuntzak aurrerantzean.
Juan Mugerza kroseko antolatzaileek, Mintxeta Atletismo Taldea eta Elgoibarko Udala, urte asko daramatzate goi mailako kros bat eskaintzeko lanean. Europako Atletismo Federazioak (European Athletics Association) aintzat hartu du lan hori eta Europako krosen egutegian sartuz saritu du antolatzaileen ahalegina.
IAAF nazioarteko atletismo federazioaren egutegian sartuz bakarrik hobetuko luke orain duen maila Elgoibarko krosak. Espainian egiten diren bi krosek, Italikakoak (Sevillan) eta Atapuerkakoak (Burgosen) dute une honetan Nazioarteko Atletismo Federazioaren maila.
Euskal Herriko krosei dagokionez, Laudiokoa eta Elgoibarkoa bakarrik daude Europako krosen egutegi ofizialean.
Gogoratu, 2012ko urtarrilaren 22an jokatuko dela Juan Mugerza Krosaren 69. edizioa.