Euskal izen-abizenen inguruan jardungo du Gorrotxategik 'Izanaren izena' zikloko azken saioan

elgoibarren.net 2011ko urr. 26a, 11:55

 
Gaur, urriak 26, amaituko da Elgoibarko Izarrak eta Udalak elkarlanean antolatu duten Izanaren izena hitzaldi-zikloa. Azken hitzaldia euskal izen-abizenen gainean izango da, eta Euskaltzaindiko kide den Mikel Gorrotxategik (ondoko argazkian) emango du.



 Izanaren izena hitzaldi zikloko lehenengo saioan Elgoibarko Toponimia lana aurkeztu zuten Nerea Alaba eta Amaia Pinachok. Bigarrengo hitzaldian, berriz, Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkeztu zuen herritarren aurrean Jesus Mari Makazagak. Hirugarren eta azken hitzaldian, “Amaia, debekatuta zaude!” euskal izen-abizenen histori hitzaldia eskainiko du Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko idazkaria den Mikel Gorrotxategik.
Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da, 19:00etan hasita. 
 
{vimeo}30870251{/vimeo}