Lehen mailako 11 euskal musikak parte hartuko dute, bihar, Arnaldo Otegiren aldeko kontzertu akustikoan. Honako talde hauek osatzen dute kartela: Ion Gurrutxaga, Napoka Iria, Oreka TX, Asier Serrano, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Kerobia, Zea Mays, Ken 7, Esne Beltza eta Gose!.
Herriko Antzokian izango da kontzertua, 19:30etik aurrera. 25 euro balio ditu sarrerak eta Pitxintxun, Garaten, Iturrin eta Lanbroan eskuratu daitezke. Kontzertuaren egunean bertan ere jarriko dituzte salgai, Herriko Antzokiko txarteldegian, azken ehun txartelak.
Internetez eta pantaila erraldoietan
Herriko Antzokira joan ezin dutenek edo norbait sarrerarik erosi ezinda geratzen bada, Internet bitartez doan emango dute kontzertua Arnaldo Askatu herri ekimeneko kideek. www.arnaldotegi.com helbidean eskainiko dute kontzertua zuzenean. elgoibarren.net atarian ere ikusi ahal izango da kontzertua zuzenean.
Dagokion unean jakinaraziko diren herriko zenbait denda eta tabernetan jarriko dituzten pantaila erraldoien bitartez ere jarraitu ahal izango da kontzertua.
Dagokion unean jakinaraziko diren herriko zenbait denda eta tabernetan jarriko dituzten pantaila erraldoien bitartez ere jarraitu ahal izango da kontzertua.