Biltzar honetan Europako zentroetako ordezkariek parte hartuko dute, eta “hazten ari den gizarte eta hezkuntza fenomeno” baten kasu eta eskarmentu adierazgarriak azalduko dituzte. Bertakoei dagokionez, txandakako sistemaren nondik norakoak azalduko ditu Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolako zuzendariak, Ixaka Egurbidek (Irakurri hemen berak idatzitako testua). Era berean, enpresen esperientziaren berri emango du Alberto Garate elgoibartarrak. IMHko ikasle ohia eta LAIP enpresako gerentea da Garate.
- Txandakako ingeniaritzatik pasatako hainbat lagunen lekukotadunak jaso ditu IMHk bere webgunean.