Euskal izen-abizenen historia berreskuratu zuen Gorrotxategik 'Izanaren izena' zikloko azken saioan

elgoibarren.net 2011ko urr. 28a, 11:51

“Amaia, debekatuta zaude!”. Hori izan zen Mikel Gorrotxategik eguaztenean (urriak 26) eman zuen hitzaldiari jarri zion izenburua. (Bideoa dauka)

 
 
 Mikel Gorrotxategiren berbetan, “gure izen-abizenen historia berreskuratzeko hitzaldia" izan zen, eta horretan jardun zuen ordubetez Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkariak.
  Euskaltzaindiari erretratu azkar bat atera ondoren, hitzaldiaren hariari heldu eta gaur egungo euskal izenak aipatuz ekin zion Mikel Gorrotxategik hitzaldiari. Nesken kasuan, Ane, Irati, Naroa, Uxue, Leire eta beste hamaika izen zerrendatu zituen. Mutilen kasuan, berriz, Iker, Jon, Unai, Ander, Mikel edo Oier bezalako izenak bota zituen. Baina garbi laga zuen gauzak beti ez direla horrela izan. Gure izenen historia luzea da, eta ez da beti goxoa izan.

1706638690586 Euskal izen-abizenen historia berreskuratu zuen Gorrotxategik 'Izanaren izena' zikloko

1706638690624 Euskal izen-abizenen historia berreskuratu zuen Gorrotxategik 'Izanaren izena' zikloko

 
Hitzaldiaren kronika eta bideoa
  Elgoibarko Izarrak atari honetan daukan blogean zein elgoibarkoizarra.com atarian daukazue Euskaltzaindiako onomastika batzordeko idazkariak eskaini zuen hitzaldiaren kronika. Eta, nahiago baduzue, honako bideoan ikus dezakezue, oso-osorik, Gorriotxategiren hitzaldia:
{vimeo}31173158{/vimeo}