AZAROAK 2: Fidel Mendia "Muturreko eskia Piriniotan”
Fidel Mendia Iruñarra argazkilari bikaina da, hainbat sari irabazi dituelarik. Horrez gain azken aldian muturreko eskian dabil han-hemenka, maldarik zailenen bila. Emanaldi hontan bere afizio biak uztartuta dator Fidel, irudi ikusgarriak eskaintzeko prest.
AZAROAK 9: Asier Arrieta, Edu Uribe eta Txelu "elgoibartarrak Ehun Milak lasterketan”
Hiru elgoibar hauek Ehunmilak Ultratrail laisterketan talde bezala parte hartu dute aurtengo uztailean: 167 km-ko luzeerak eta 11.000 metroko desnibel positiboak munduko mendi lasterketarik gogorrenetakoan bihurtzen dute. Elkarrekin bizitako esperientzia kontatuko digute elgoibartarrek. Emanaldi zikloari hasiera bikaina!!!
AZAROAK 16: Alberto Zerain "Everestera biderik motzena"
Alberto Zerain puntako Himalaialaria da. Denak ados daude gizon hau “makina” bat dela, behin baino gehiagotan erakutsi du. Estilo alpinoa eta bide zailak gustatzen zaizkio. 2010an Everest mendia Horbein korridoretik igotzen saiatu zen, Juan Carlos ‘Txingu’ Arrietarekin batera. Ikusiko dugun bezela, buelta eman behar izan zuten, beraien bizitza arrisku larrian izan ondoren.
AZAROAK 23: Jakoba Errekondo eta Asier Galdos "Eudskal Herriko paisajea"
Gure mendiak beti izan al dira orain ezagutzen ditugunak modukoak? Zein eragin izan dugu bere eraldaketan? Paisajista aditu hauek azalduko dizkigute kontu hauek eta beste batzuk ere bai. Jakoba Errekondo Euskadi Irratian izaten da larubat goizero landa kontuei buruzko zalantzak argitzen eta oraingoan gurean izango dugu Okil Beltzaken eskutik.
AZAROAK 30: Joxe Ramon Agirre "Marron" "Dolpo, biziaren muturrean"
Himalaiako mendi-kate altuan kokatua, Nepaleko ipar-mendebaldeko lurraldea da, baina kulturari eta geografiari dagokionez, Tibeten zati banaezina da. 1990era arte gobernuak ez zuen utzi mendebaldeko inor han sartzen. Bere lilura aparta erakutsiko digu Marronek, bertara sartu den mendebaldar apurrenetako batek (urtean 500 besterik ez)