Gogotik eta etenik gabe egin du euria zapatu goizaldetik gaur goizera arte, baina alerta laranja egoera amaitu dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Ibaien emariari eta uraren kalitateari buruzko datuak jasotzen dituen Altzolako ur neurgailuak jasotako datuen arabera, zapatuan metro koadroko 89,8 litro ur bota zituen, eta domekan, 123,1 litro. Kalteak neurtu eta konpontzeko ordua da orain.
•Luiziak baserri auzo guztietan
Elgoibarko baserri auzoetan eragin ditu kalte handienak asteburuko euriteak. Udaltzaingoko iturriek jakinarazitakoaren arabera, Aiastia, Idotorbe, Azkue, Ermuaran-Sallobente, Arriaga eta Azue auzoetan izan dira kalteak, errepide mozketak eta luiziak, batez ere. Aiastian, baserrietara ailegatzeko errepideetako batean izan zela luizietako bat azaldu du udaltzainburuak. Mendi magal batean pitzadura “dezentezkoa” atzeman dutela ere gaineratu du. Azkue auzoan, berriz, pare bat pinu eraikin industrial baten gainera erori ziren euriteen ondorioz. Sallobente auzoan baserri bide bat itxi zuen luizi batek, baina udal langileek garbitu dute dagoeneko. Idotorbe bailaran bezalatsu, han ere garbitu dituzte-eta bidera eroritako harriak eta lokatza. Arriaga auzoan, bestalde, Altzola Beraseta baserri batera ailegatzeko bidearen zati bat jan du urak.
Altzolako bizilagunei ere une kezkagarriak bizitzea tokatu zitzaien domeka iluntzean. Ibaiak gainezka egin zuen Bainuetxeko Zumardian eta Altzolako Urak dagoen eraikin parean bere arrastotik irten zen ura. Zorionez ez zuen aipatzeko moduko kalterik eragin. Altzola eta Mendaro artean, berriz, moztuta egon zen N-634 errepidea, zenbait unetan. Pixka bat gorago dagoen autopistako urak bideratzen dituen errekasto batek errepidera isuri zituen urak eta zirkulazioa asko oztopatzen zuenez, noizean behin errepidea moztu behar izan zuen Ertzaintzak.
Zenbait etxebizitzetako baxuetan eta garajetan ere kalteak sortu ditu euriteak. Hala, Gabriel Krutzelaegi eta Upaiz Zaharra kaleko zenbait garaje urez bete ziren. Garajeok ura ateratzeko ur-ponpez hornituta zeuden arren, sartzen zen ur kantitatea atera zezaketena baino handiagoa zen. Egoeraren larritasuna ikusita, erreka ondotik aldentzeko eta beharrezko segurtasun neurriak hartzeko abisua ere eman zuten udaltzainek, domeka gauean.

Azkenik, Maltzagarainoko bide gorriko hainbat tarte azpian hartu zituen urak, Joseba Azkunek bidalitako argazkietan (behean) ikus daitekeen moduan.
•Mendaro isolatuta
Mendaron kalte ugari sortu ditu euriteak eta zenbait unetan isolatuta ere geratu zen herria domeka arratsaldean. Altzola parean bidea itxita egon zen une batzuetan eta Deba alderantz ere itxi zuten N-634 errepidea. Errepidez ezin eta trenez ere ez, Bilbo eta Donostia arteko tren zerbitzua etenda egon zen-eta zenbait tartetan.
Garagartza eta Trinitate kaleetan eragin ditu euriteak kalte handienak Mendaron. Deba ibaia gainezka zetorrenez, ezin zituen Kilimoi errekako urak behar bezala xurgatu eta behetik gora hasi zen ura gainezka egiten, alegia, estolderietatik hasi zen irteten ura. Kilimoi errekak ere gainezka egin zuen domeka gauean, 22:30ak inguruan, eta erreka ondoan aparkatuta zegoen auto bat estali zuen urak. Gaur goizean nabarmenak ziren urak lagatako arrastoak. Lokatz eta zikinkeria asko garbitu behar izan dituzte bizilagunek eta suhiltzaileek. Beheko solairu eta garaje askok ere kalteak izan dituzte.
•Bideoa:
Argazkiak:
*Argazkiak: elgoibarren.net eta Joseba Azkune.