Tramite horiek euskaraz egin ahal izateko, Justizia Administrazioak Inforeg izeneko aplikazio informatikoa instalatu du Elgoibarko Bake Epaitegian. Programa horrek herrialdeko bi hizkuntza koofizialetan erregistroak egiteko aukera eskaintzen du. Izan ere, orain arte liburuetan jasotzen zituzten erregistro guztiak, eta liburu ofizialok ez zuten erregistroa euskaraz egiteko aukerarik eskaintzen, legeak hala aurreikusi arren. Bake epaitegiko langileek aplikazio informatiko hori erabiltzeko beharrezkoa den formazioa ere jaso dutela jakinarazi du Elgoibarko Udalak.
Hortaz, aurrerantzean, “nahi dutenek, euskaraz egin ahal izango dituzte tramite horiek”, argitu dute Udaleko Euskara Sailetik.
∞Lotura duten albisteak:
- Haurrak ezin dira inskribatu euskaraz EAEko 230 herritan (berria.info)
- Izen-abizenak euskaratzea erraza da (2007-05-29)