Herritarrek domekan (azaroak 6) eduki zuten perretxiko erakusketan batutako aleak ikusteko aukera. Antolatzaileek esandakoaren arabera, jende dezente hurbildu zen Kultur Etxeko erakusketa gelara. Karakate elkarteko kideek batutako 143 perretxiko espezie ikusi eta ezagutzeko aukera izan zuten horiek. Gehienak azken orduan, joan den barixakuan, batu zituztela azaldu dute. Izan ere, berandu samar ailegatu dira aurten perretxikoek horrenbeste estimatzen dituzten hezetasuna eta euria. Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia saileko adituek izendatu eta multzokatu zituzten Karakatekoek batutako perretxikoak.
Astelehen goizean, berriz, ikasleentzako jardunaldi didaktikoak eskaini zituzten bosgarren urtez jarraian. Elgoibar Ikastolako ia 200 umek jaso zituzten Karakate elkarteko adituen azalpenak.
Argazkiak:
|
|
|
|