“Zergatik idazten ditugu Aguirre, Alcorta, Echaniz, Echave edo Mendicute abizenak gaztelaniaz? Abizen horiek euskal abizenak dira, eta badago euskaraz idazteko modurik eta aukerarik. Izan ere, imajinatzen al dugu Zerbantes edo Iglezias erdal abizenak modu horretara idatzita?”, azaldu dute kanpainaren bultzatzaileek.
Historian zehar hamaika arazo izan dugu euskaldunok gure izen-abizenekin, baina gaur egun ez dagoela aitzakiarik elgoibartarrok euskal izen-abizenak aukeratu eta horiek euskaraz erregistratzeko gaineratu dute. “Gure esku dago, eta gure ardura da gure izen-abizenak zuzen jasotzea”. Hala ere, oraindik ere, elgoibartar askok dauzka izen-abizenak gaztelaniazko grafiarekin erregistratuta; “kanpaina honen bidez horiek denak animatu nahi ditugu haien izen-abizenak zuzen eta behar den moduan jartzera”.
Animatzen diren guztiek, Elgoibarko Izarraren eta Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntza izango dute, eta aldaketa egitea “oso-oso erreza” dela argitu dute. Beraz, animatzen diren guztiek, jo dezatela bi erakunde hauetakoren batera, eta bertan esango diete zer den egin behar dutena:
- Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea: 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com
- Udaleko Euskara Zerbitzua: 943 744 366 / euskara@elgoibar.org
∞Lotura duten albisteak: