Magosto Eguna bertan behera geratu da

elgoibarren.net 2011ko aza. 10a, 14:28

 
Zapatu honetarako (azaroak 12) iragarrita zeukan Galiza Etxeak urteroko Magosto eguna, baina krisi ekonomikoa dela-eta, bertan behera geratu dela ekitaldia jakinarazi dute.

 


 Aurten, beraz, ez dute Magosto Eguna ospatuko. Datozen urteetan egoerak hobera egingo duela espero dute antolatzaileek, eta berriz antolatzeko itxaropena daukate.
 Duela 20 urte inguru hasi zuten Galiza Etxeko bazkideek Magosto Eguna antolatzeko ohitura, eta 2003tik hona Nafarroa plazan, herritarren aurrean, erretzen zituzten Galiziatik ekarritako gaztainak. Udazkeneko egutegian errotutako jaia zen Magosto Eguna eta arrakasta zuen herritarren artean. Iaz, esaterako, 300 kilo gaztainatik gora banatu zituzten orain arte egin duten azkenengo Magosto Egunean.
 
Aurreko urteetako zenbait argazki:

1706638664443 Magosto Eguna bertan behera geratu da

 

1706638664531 Magosto Eguna bertan behera geratu da

1706638664590 Magosto Eguna bertan behera geratu da

1706638664655 Magosto Eguna bertan behera geratu da

1706638664691 Magosto Eguna bertan behera geratu da

1706638664729 Magosto Eguna bertan behera geratu da

1706638664767 Magosto Eguna bertan behera geratu da

1706638664800 Magosto Eguna bertan behera geratu da

1706638664867 Magosto Eguna bertan behera geratu da

1706638664903 Magosto Eguna bertan behera geratu da