Debegesak martxan jarritako kanpainaren barruan (gurebalioak.com), Debabarreneko eskualdean gizarte-balioetan oinarritutako jardunbidea izan duen pertsona edo entitatea errekonozitzea da Gure Balioak sarien helburua, eta 30 bat laguneko zerrendatik, Miski elkarteko Gemma Agirregomezkorta aukeratu dute. Bereziki, azken hamar urteetako ibilbidea hartu dute kontuan, Peruko umeak eta familiak laguntzen egindako lan “eskuzabal eta handiarengatik”, hain zuzen ere.
Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia Ermuko Lobiano Jauregian. 80 pertsona inguru batu ziren bertan, haien artean Ermuko alkate Carlos Totorika eta Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberria.
•"Iniziatiba eta adore" handiko emakumea
Epaimahaiak nabarmendu duenez, “iniziatiba, solidaritatea, zintzotasuna, esfortzua, konstantzia eta besteenganako zein euren kulturarekiko errespetua” dira Gemma Agiregomezkortaren ezaugarri nagusiak. “Gurpildun aulkian egon arren, Gemma oso pertsona ekintzailea da. Iniziatiba eta adore handiko emakumea. Oso gaztetan hasi zen orotariko elkarte eta taldeekin lanean, elbarrituen elkarteak, emakumeen elkarteak edota HIESAk jotako gaixoen eta drogamenpekotasunaren prebentziorako taldeetan. Bestetik, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egin du, Elgoibarren (Haizea elkartearekin kolaboratzen du) zein Perun”. Hain zuzen, bere lanaren bitartez bertako neskatila eta emakumeen aukera berdintasuna bultzatzen du (Miskik bereziki neskatilen eskolatzea du helburu).
•Peruko herritarrak gogoan eta elgoibartarrei esker ona
Ekitaldiaren unerik hunkigarriena saria emateko momentua izan zen. Tere Gantxegiren eskutik jaso zuen Gemma Agirregomezkortak Gure Balioak 2011 errekonozimendua, hunkiturik. Tere Gantxegi izan zen iaz sari hau bera jaso zuena, bere lehen edizioan. Terek esker oneko hitzak izan zituen Gemmarentzat. Gemmak ilusioz eta pozez jaso zuen saria, batez ere, Tereren eskutik jasotzeagatik. Peruko herritarrak izan zituen bereziki gogoan, Miski elkartearen lana gogora ekarriz. Amaitzeko, elgoibartarrei eskerrak eman zizkien eta quechua hizkuntzan bukatu zuen “Gora Elgoibar” esanez.
•Gema Agirregomezkortaren biografia laburra

- Agirregomezkortari 12 urterekin distrofia muskularra diagnostikatu zioten eta gurpildun aulkian dago ordutik.
- Bere ibilbidean lan mardula burutu du elbarrien gizarteratze eta laneratzearen alde eta 1978an Elbarrilan enpresa sortu zuen, beste lagun batzuekin, Bergaran. Hamar urtez jardun zuen lanean han. Gero, 1985ean Elgoibarko Izpi lantegiaren sorreran lagundu zuen. Ermuko, Eibarko, Elgoibarko zein beste herrietako elbarrituei zuzendutako lantegia da Izpi.
- 2001ean, Miski izeneko GKEa sortu zuen elgoibartarrak. Perun Cuzco zonaldeko komunitateei laguntzea da elkarte honen helburu nagusia, bertako haurren eta, batez ere, neskatilen eskolaratzea bultzatuz. Bere ekimenez bideratutako laguntzari esker 600 bat ume eskolatu dira dagoeneko.