2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak 18 euro balio ditu, eta autobus txartelak hamar euro (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 8 euro). Informazio gehiago 943 741 626 telefonoan edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com (Imanol) e-postan. Eta, bestela, pasa Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4an daukan egoitzatik.
•Uxue Alberdi finaletik kanpo
Honenbestez, elgoibartarrak ezin izan du 2007ko Gipuzkoako txapelketan lortu zuen emaitza ona errepikatu, finalaurrekoetaraino ailegatzea lortu zuen-eta orduko hartan. Azkenengo Bertsolari Txapelketa Nagusian -2009an- ere urrutira ailegatu zen Alberdi, final handiaren atarian geratu baitzen.
Bertsoak alde batera laga gabe, berri onak daude herriko bertsolazeentzat, Bertso-eskola berria sortu dute-eta Elgoibarren. Baina ez herrian bertso-eskolari ez zegoelako; zegoen hura hobetzeko asmotan baizik. Bederatzi urte bete ditu Errazu Bertso-eskolak Ikastolan. Orain ordea, Ikastolatik irtenda, herrira zabaltzea erabaki dute arduradunek eta hori ez ezik, Elgoibarko bertsozale mugimendua indartu eta saretzea ere bada euren helburua. Ondoko argazkian dauzkazue Bertso eskolako irakasleak: Amets Izagirre, Mikel Olaizola eta Ane Astigarraga.

- BARREN astekariko azken alean (802 zenbakia/PDF) daukazue informazio guztia.
•Bertsolari filma eskainiko du Ongarrik, eguenean
dakienak ere ulertzeko moduko pelikula da. Filma Donostiako Zinemaldiko sail Ofizialean aurkeztu zuten, baina lehiaketatik kanpo.

Ikusi hemen filmaren trailer-a (hemen, berriz aurrerapena):
{vimeo}28942749{/vimeo}