Beroari aurre eginez, 84 elgoibartarrek eta 21 mendaroarrek amaitu dute Behobia-Donostia lasterketa

elgoibarren.net 2011ko aza. 14a, 13:30

Antxitxikarien arerio gogorrenetakoa den hego haizeak asko zaildu zuen, atzo, Behobia-Donostia lasterketa amaitu zuten 19.673 korrikalarien ahalegina. Horietatik 84 elgoibartarrak izan ziren eta beste 21 mendaroarrak. Gureen artean azkarrena Alberto Revuelta (ondoko argazkian) izan zen. Sailkapen nagusiko 20. postuan sailkatu zen, 1:07:28 denbora eginda. Igor Elizburuk, bestalde, 11. postua lortu zuen gurpildun aulkien lasterketan. (Sailkapenak eta argazkiak dauzka)

  Abrha Milaw etiopiarrak irabazi zuen Behoabia-Donostia probaren 47. edizioa, 1:02:57ko denborarekin, errekorretik ia lau minutura. Emakumezkoetan Trihas Gebre etiopiarrak errekorra lortu zuen 1:08:07ko denborarekin. Lehenengo elgoibartar gizonezkoa Alberto Revuelta izan zen, eta irabazlearengandik 4 minutu eta 31 segundora sartu zen helmugan. Meritu handiko 20. postuan ailegatu zen helmugara. Lehenengo elgoibartar emakumea Ainhoa Lendinez izan zen, 1:27:45 denborarekin. Sailkapen nagusiko 2.109. postuan sailkatu zen eta bere kategoriako 35. postuan. Mendaroarren artean, Aritz Ruiz De La Torre (1:14:04) izan zen bizkorrena. Parte hartu zuten mendaroar guztiak gizonezkoak ziren.
 Bestalde, ezinduen kategorian, 11. postua lortu zuen Igor Elizburuk, 1:05:56 denborarekin. Handbike modalitatean lehiatu zirenen artean zazpigarren denborarik onena egin zuen, gainera, elgoibartarrak. Javier Fernandezek, berriz, patinetan egin zuen Behobia-Donostia eta sailkapeneko 37. postuan amaitu zuen 46:38ko denborarekin.

 Irteera hartu zuten 19.877 lagunetatik 19.673 lasterkarik lortu zuten 20 kilometroko ibilbide gorabeheratsua osatzea. Azken bi urteetan euripean lasterka egin ostean, edizio honetan beroa eta hego haizea izan dituzte lagun edo arerio saltakariek. 
Elgoibartarren eta mendaroarren partaidetza urtez-urte:
Argazkiak:

Igor Elizburuk 1:05:56ko denbora egin zuen Handbikean.

11. postuan sailkatu zen Elizburu.

Roberto Gonzalez (69. dortsala) helmuga zeharkatu ostean.

Javi Fernadezek patin gainean egin zuen 20 km.ko ibilbidea.

Asier Arrieta (elastiko gorriarekin) helmugaratzen.

Jose Luis Diez (790) proba amaitzen.

Mendaroarren talde argazkia irten aurretik.

Gotzon Zulaika.

Elgoibarko antxitxikarien sailkapena (izena, denbora sailkapena):
1-    Alberto Revuelta Garcia 1:07:28 (20)
2-    Roberto Gonzalez Fernandez 1:14:45 (221)
3-    Jose Antonio Ruiz 1:17:53 (426)
4-    Martin Dominguez Lopez 1:18:28 (479)
5-    IÒigo Salegi Aldabe 1:21:03 (799)
6-    IÒigo Iturbe Ortiz De Zarate 1:21:05 (800)
7-    Julen Irizar Mantzizidor 1:22:32 (1.017)
8-    Ion Irazabal Garciandia 1:24:02 (1.299)
9-    Oier Irazabal Garciandia 1:24:02 (1.300)
10-    Jon Basurto Larrañaga 1:25:12 (1.563)
11-    Angel Eguren Belaustegi 1:25:58 (1.753)
12-    Asier Arrieta Vallejo 1:26:54 (1.961)
13-    Ainhoa Lendinez Garate 1:27:45 (2.189)
14-    Gorka De La Horra Irastorza 1:27:45 (2.191)
15-    Iker Jausoro Murgiondo 1:28:05 (2.280)
16-    Zigor Azkoaga Urkidi 1:28:53 (2.534)
17-    Fernando Calvo Minchinela 1:29:55 (2.921)
18-    Manu Rey Fernandez 1:29:56 (2.925)
19-    Nerea Lendinez Garate 1:30:24 (3.079)
20-    Bruno Guerrero Labanda 1:32:35 (3.881)
21-    Arnaldo Otegi Mondragon 1:33:42 (4.298)
22-    Jose Luis Diez Revenga 1:34:29 (4.629)
23-    Berex Ortiz Ardanza 1:35:42 (5.177)
24-    Anton Mendizabal Echaniz 1:36:08 (5.366)
25-    Javier Hernando Albert 1:36:44 (5.641)
26-    Asier Arzamendi Mujika 1:37:22 (5.951)
27-    Alberto Seijas Casado 1:37:49 (6.170)
28-    Pilar Arriola Diez 1:38:09 (6.331)
29-    Iosu Iriondo Elorza 1:38:22 (6.432)
30-    Guillermo Ecenarro Iso 1:38:28 (6.494)
31-    Iker Amutxastegi Fernandez 1:39:19 (6.903)
32-    Jon Peli Uriguen Ansola 1:39:50 (7.159)
33-    Mikel Cortabitarte Berasaluce 1:39:54 (7.187)
34-    Carlos Ayesta Arruza 1:40:27 (7.434)
35-    Imanol Calleja Etxaniz 1:40:47 (7.586)
36-    Ainara Ladron Urbieta 1:41:19 (7.837)
37-    Miguel Angel Montes Crespo 1:41:25 (7.888)
38-    Egoitz Gurrutxaga Aizpurua 1:41:29 (7.919)
39-    Javier Agirrebeña Larrañaga 1:42:04 (8.233)
40-    Mikel Agullo Ruano 1:42:14 (8.304)
41-    Alberto Garate Intxausti 1:42:14 (8.305)
42-    Pedro Maria Iparragirre Sopelana 1:42:41 (8.520)
43-    Xabier Uribeetxeberria Arrese 1:43:09 (8.750)
44-    Lourdes San Martin Andonegi 1:43:14 (8.801)
45-    Gurutz Quintano Agirrezabal 1:43:16 (8.810)
46-    Ion Gabilondo Barruetabeña 1:43:19 (8.836)
47-    Agurtzane Arriola Diez 1:45:42 (10.039)
48-    Joseba Sagasta Anton 1:46:02 (10.184)
49-    Iban Camacho Astigarraga 1:46:50 (10.545)
50-    Itziar Gurrutxaga Gurrutxaga 1:47:21 (10.791)
51-    Sebas Etxaniz Alkorta 1:47:37 (10.917)
52-    Juan Mari Mendizabal Alberdi 1:48:19 (11.227)
53-    Joxean Gurrutxaga Iriondo 1:49:26 (11.739)
54-    Jesus Mari Lersundi Larrañaga 1:49:43 (11.873)
55-    Ioseba Manzano Igual 1:50:08 (12.044)
56-    Julen San Juan Prieto 1:50:42 (12.267)
57-    Mari Karmen Leon Artetxe 1:50:44 (12.275)
58-    Lander Azpiazu Garay 1:50:52 (12.330)
59-    Maite Landaburu Azkarreta 1:51:21 (12.511)
60-    Aitor Zubiaurre Lizarralde 1:51:22 (12.513)
61-    Jorge Elkoro-Iribe Intsausti 1:51:40 (12.622)
62-    Eduardo Armendia Azaldegi 1:51:40 (12.623)
63-    Miguel Castro Garrues 1:53:16 (13.279)
64-    Daniel Lopez Husillos 1:53:20 (13.310)
65-    Asier Mujika Lersundi 1:54:53 (13.961)
66-    Ana Casquero Gonzalez 1:55:18 (14.127)
67-    Jose Ignacio Ortiz de Urbina 1:55:54 (14.326)
68-    Carlos Garcia Fernandez 1:58:31 (15.235)
69-    Gorka Mujika Urain 1:58:40 (15.294)
70-    Miguel Del Sol Merinos 1:58:52 (15.364)
71-    Maria Jesus Izagirre Izagirre 1:58:55 (15.380)
72-    Ion Perez Arizmendi 1:59:06 (15.424)
73-    Aitor Treviño 1:59:15 (15.476)
74-    Rosa Perez Saiz 2:03:06 (15.690)
75-    Jose Ramon Lopez Erauskin 2:03:33 (16.696)
76-    Iosu Zubiaurre Jauregi 2:04:18 (16.863)
77-    Patxi Arberas Soldan 2:05:21 (17.088)
78-    Andrea Arriola Ferrer 2:08:17 (17.678)
79-    Jose Ignacio Jauregi Mugica 2:09:06 (17.814)
80-    Maite Uriarte Gil 2:09:09 (17.819)
81-    Inazio Mugerza Perello 2:10:26 (18.013)
82-    Azucena Sanz Mahave 2:11:45 (18.214)
83-    Imanol Iparragirre Arretxea 2:12:33 (18.329)

Mendaroko saltakarien sailkapena:
  1. Aritz Ruiz De La Torre 1.14:04 (179)
  2. Gotzon Zulaika Arakistain 1:16:42 (339)
  3. Miguel Angel Urkiza 1:18:52 (525)
  4. Iñaki Gil Onaindia 1:21:36 (865)
  5. Ander Zulaika Arakistain 1:25:34 (1.665)
  6. Isaak Bergaretxe Kerejeta 1:26:59 (1.988)
  7. David Garcia Fernandez 1:31:09 (3.337)
  8. Jon Mendikute Arriola 1:37:31 (6.032)
  9. Haritz Goikoetxea Aranberri 1:37:32 (6.034)
  10. Richard Frias Elorza 1:39:51 (7.166)
  11. Miguel Angel Rua 1:40:32 (7.499)
  12. Jose Ramon Cabello Olmo 1:40:47 (7.588)
  13. Israel Soto Calderon 1:41:48 (8.096)
  14. Jurdan Ezenarro Arriola 1:41:53 (8.150)
  15. Aitzol Urain Epelde 1:42:10 (8.278)
  16. Jose Maria Cinto Gallardo 1:44:18 (9.313)
  17. Ramon Ugarte Olaetxea 1:45:26 (9.907)
  18. Julen Arrillaga Mugerza 1:46:28 (10.386)
  19. Egoitz Mendikute Ferreira 1:52:53 (13.124)
  20. Roberto Mangana Miguel 1:53:37 (13.424)
  21. Aitor Gorritxo Zelaieta 2:00:09 (15.765)
*Behin-behineko sailkapenak dira. Iturria: behobia-sansebastian.com
*Herriko bost euskal presoen (Arnaldo Otegi, Ainara Ladron, Sebas Etxaniz, Juan Mari Menizabal eta Imanol Iparragirre) izenean egin dute antxintxika beste hainbeste herritarrek. 
 
  *Argazkiak: DV eta Urgazi.