Joan den asteko martitzenean eta eguenean egin zituzten bi saioetan, Mintxetako aparkalekuan dauden gimnasia aparatuen erabilera egokia, beroketa ariketak nola egin, bihotz taupadak eta ariketaren intentsitatea nola neurtu eta beste hainbat gomendio eman zizkieten parte hartu zuten hamalau lagunei. Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak eta Kirol Patronatuak aurrerantzean ere antzerako saio gehiago antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute.
•Argazkiak: