Pilar ikastetxea egon zen gunean zahar etxe bat egiteko lanak 2012an hastea aurreikusten zuten Elgoibarko Udaleko arduradunek, eta, era berean, 2014. urte amaierako erabiltzeko prest egongo zirela bertan eraikiko dituzten Gerontologi zentroa, Eguneko Zentroa eta buruko gaitzak dituzten gaixoentzako unitatea.
Zahar etxea eraikitzeko asmoa, baina, “stand by” egoeran, geldirik, dagoela azaldu du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012 eta 2013 urteen artean hiru milioi euro jarriko zituela aurreikusten zuen Elgoibarko Udalak, baina Diputazioaren 2012rako aurrekontu proiektuak ez du halakorik jasotzen. Aurrekontu proiektua Eibarren aurkeztu zuten, joan den astelehenean, 2012ko aurrekontu proiektua gizarteari ezagutarazteko kanpainaren barruan. Aurrekontu proiektuan Pilarreko zahar etxearen aipamenik ageri ez bada ere, abenduan behin betiko aurrekontuak onartu aurretik Diputazioko arduradunekin adostasun batera ailegatuko diren itxaropena du Alfredo Etxeberriak.
•Udalak eraikina botako du
Aurrekontuetan sartzen ez badute ere, Udalak bere kabuz hasiko dituela lanak aurreratu du Elgoibarko alkateak. “2012rako aurreikusita geneuzkan lanei ekingo diegu, hau da, eraikina bota eta orubea prestatzeari”. Diputazioak “Pilarreko zahar etxea egin egingo dela” esana duela gogoratu du Etxeberriak. Diputazioak aurkeztutakoak ekonomia krisiaren eraginpean egindako aurrekontuak direla uste du, eta “ulertzen” du Elgoibarko proiektuari dirurik ez ematea, baina ez du uste erabaki horrekin zahar etxea egiteko proiektua geldiaraziko dutenik, sasoi hobeen esperoan “atzeratu” baizik. Irunen egitekoak diren beste zahar etxe baten proiektua ere hurrengo urteko aurrekontuetatik kanpo geratu dela, eta Hondarribian egin behar dutena, berriz, lanak hasita daudelako sartu dutela aurrekontuetan azaldu du Etxeberriak Elgoibarko kasuarekin lotura eginez.
∞Lotura erlazionatuak:
- 2012ko Aurrekontu Orokorraren Proiektua (laburpena pdf)
- 2012ko Aurrekontu Orokorraren Proiektua (guztia pdf)
•Berrikuntza saileko aurrekontuaren jaitsierarekin kezkatuta
Era berean, Foru Aldundiak Berrikuntza Saileko aurrekontua %32 gutxitu izanak kezka handia sortu diola azaldu du Alfredo Etxeberriak. "Industriaren inguruko sail zehatz bat ez izateak eta bideragarriak diren inbertsio estrategikoak murriztea ez dira lagungarriak izango Gipuzkoak eta Elgoibarrek gaur egun dituzten gaitasunak indartzeko eta beharrak asetzeko". Euskadiko Barne Produktu Gordinaren %24, Gipuzkoakoaren %34 eta Elgoibarkoaren %50 industriatik datozela gogoratu zuen alkateak. "Elgoibarko jarduerak sortzen duen enpleguaren %54 sektore industrialaren esparrukoa da. Hori mantendu beharra daukagu. Zutabe nagusia dela esango nuke. Gipuzkoan eta Elgoibarren industria sareak osatzen duen zutabeak babes nabarmenagoa behar du Foru Aldundiaren aldetik. Gipuzkoak behar duen osasun eta egonkortasun ekonomikoa, nagusiki, industriatik eta aberriko zein atzerriko merkataritzatik etorriko da-eta".
•Toletxegaingo geltokia berritzea eta Altzolako saihesbidea itxaron zerrendan
Pilarreko zahar etxearekin gertatu denaren ildo beretik, Toletxegaingo tren geltokiaren egokitzapena eta Altzolako saihesbidea egiteko aurreikusitako lanak epe motzerako agendatik kendu ditu Eusko Jaurlaritzak, ez baititu obra horiek egiteko lanak 2012ko aurrekontuetan sartu.
Toletxegaingo geltokitik Altzolako geltokiraino dagoen trenbide zatian saihesbide bat eraiki ahal izateko proiektu bat egitea agindu zuen Eusko Trenbide Sareak (ETS). Gaur egungo ibilbidea 500 metrotan murriztea eta trenak gurutzatu ahal izateko trenbidea bikoiztea dira saihesbidea egiteko arrazoi nagusiak. Abantailak, berriz, bidaiari eta merkantzien trenen maiztasuna areagotzea –Mendarora tren maiztasun handiagoa-, eta hiru trenbide pasagune kentzea. Alfredo Etxeberriak azaldu duenez, dagoeneko idatzita dago proiektua, baina ez dago ezer hitzartuta. Era berean, Toletxegaingo geltokia berritzeko asmoa (0,7 milioi euro) ere ez dago 2012ko Jaurlaritzaren aurrekontuetan jasota.
Elgoibarko Udaleko arduradunak kezkatuta agertu dira erabaki horiekin, batez ere, Eibarren eta Ermuan tren zerbitzua hobetzeko “gastu handiko lanak egin berri dituztenean”, azpimarratu du alkateak. Bere kezkak helarazteko Eusko Trenbide Sareko arduradunekin batzartuko dela aurreratu du. 2012ko aurrekontuetan sartu ez arren, bi lan horiek 2013koetan sartuko dituzten esperantza dauka.

•Trenbide gaineko pasabidea aurrera
Erabakiok Gabriel Krutzelaegi kalea eta Pedro Muguruza etorbidea batuko dituen pasabide berria egiteko lanengan eraginik edukiko ez dutela azaldu du, bestalde, Alfredo Etxeberriak. “Toletxegaingo geltokiaren egokitzapena eta pasabide berriaren lanak batera egitea zen gure nahia, bizilagun eta herritarrei ahal den eragozpen txikienak sortzeko, baina pasabidea egiteko asmoak aurrera darrai”.

∞Lotura duten albisteak:
- 2012ko udan hasiko dira Pilarreko zahar etxea eraikitzeko lanak (2011-04-26)
- Pilarreko zahar etxearen proiektua geldiarazteko eskatu du ezker abertzaleak (2011-02-02)
- Pilarreko zahar etxeak aurreikusitakoa baino altuera txikiagoa edukiko du (2011-01-03)
- Pilarko zaharren etxea izango denaren irudia aurkeztu du Udalak (2010-03-05)
- Pilar Ikastetxeko proiektua Urasandi Berri gunera eramateko proposatu du ezker abertzaleak (2009-11-18)
- 2011n hasiko dira Pilarko zaharrentzako etxea eraikitzen (2009-10-01)
- Pilar Ikastetxea adinekoentzako egoitza bihurtzeko aurrerapausoa (2009-02-12)
- Pilar Ikastetxea dagoen eraikina Udalaren eskuetara pasako da 2010ean
- Pilar ikastetxearen 84 urteko ibilbidea orain Interneten (2010-05-05)