Lan ildo berri bat ireki du IMHk 30 + 10 mintegiaren edizio berri honetan. “Kanpora begira barrura” izena jarri diote eta nazioarteko “merkatu interesgarrietara” zabaltzeko asmoa duten enpresei zuzenduta dago bereziki, herrialde horietako batzuen egoera sozio-ekonomiko-linguistikoaren analisia egingo dute-eta eguen honetako jardunaldietan. Aurten Txinako egoera aztertuko dute.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak 2006an antolatu zuen estreinakoz 30 + 10 mintegia, enpresetan hizkuntza-kudeaketa egiteko dauden moduak ezagutu eta zabaltzeko. Aurtengo mintegian hainbat erakunde, ordezkari eta enpresa eragilek hartuko dute parte: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara eta Berrikuntza, Confebask, Anbotogroup, Gipuzkoako Txinatar institutua, Erantzukizun globaleko think tank katalan bateko aditua, eta hizkuntza-aholkularitza nagusiak. Hitzaldiez gain, bi mahai-inguru izango dira, ekintzailetza eta lidergoa jorratzeko. Eta eguna amaitzeko, parte hartzaileen arteko sarea indartzeko helburuarekin, getting-contact delako saioa antolatu dute. Izena emateko sartu hemen edo deitu IMHra: 943 744 132 (Eider Iriondogatik galdetu).

- Informazio osoagoa eta egitaraua: Hizkuntza Kudeaketa Enpresan: 30+10 mintegiaren 6. edizioa (imh.es)
- Iritzi artikulua: Enpresa ekintzaileak eta hizkuntza kudeaketa
- Mintegia zuzenean jarraitzeko aukera ere izango da hemen
∞Lotura duten albisteak:
- Lurdes Azurmendi: "Hizkuntza normalkuntza kontsentsutik soilik etorriko da, eta inoiz ez inposiziotik" (2010-10-22)
- "It's the economy, stupid" (Inozoa, ekonomia dela! (2010-10-15)
- Zertan arituko dira txekiar bat, kataluniar bat eta ehun euskaldun IMHn? (2009-10-06)