Asier Altunaren "Bertsolari" filma emango dute, gaur, Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2011ko aza. 17a, 14:08

 
Azaroko zine zikloaren barruan, Bertsolari filma ikusteko aukera izango da gaur (azaroak 17), Herriko Antzokian, Ongarri zine-klubaren eskutik. (bideoa dauka)





1706638657848 Asier Altunaren "Bertsolari" filma emango dute, gaur, Herriko Antzokian

Bertsolaritza mundua azaltzen duen dokumentala da Bertsolari, baina bertsolaritza erakusteaz gain, Asier Altuna zuzendariak bertsolaritzak dituen elementuekin jokatu du, lanak zinematografikoki interesa izan dezan. 2009ko Txapelketa Nagusiaren harira hasi zen filma prestatzen zuzendari bergararra eta orduko asmo hori dokumental ikusgarria bihurtu du: bertsolaritza, isiltasuna eta arte biluziaren inguruko hausnarketa ederra. Zuzendariak esandakoaren arabera, bertsolaritzaz ezer ere ez dakienak ere ulertzeko moduko pelikula da. Filma Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztu zuten, baina lehiaketatik kanpo.
•Ikusi hemen Bertsolari filmaren trailer-a (hemen, berriz aurrerapena):
{vimeo}28942749{/vimeo}