On:Giz elkarteak martxan jarri duen ekimena da Estu-pilulak antzerki-foruma. Bertan, egungo maskulinitate ereduaren inguruan gogoeta egiteaz gainera, “sistema sexista honek gizonengan, eta, noski, inguruko guztiengan duen eraginaz hausnartzea eta gizonak sentsibilizatzea” direla helburu nagusiak azaldu dute antolatzaileek. Hori dela-eta gizonei egiten diete, bereziki, saio honetan parte hartzeko gonbitea. “Berdintasunaren alde zerbait egitera animatu nahi ditugu”. Antzezlanak ordu erdi inguruko iraupena izango du. Amaieran, ikusitakoaz hausnarketa egingo dute bertaratutakoek, taldetan banatuta. “Hain barneratuak ditugun jarrera eta jokabide asko” aztertzeko eta azaleratzeko aukera paregabea eskaintzen duela saio honek nabarmendu dute Berdintasun saileko arduradunek.
•Azaroaren 25aren inguruko ekintzak
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Elgoibarren eta Mendaron. Hona hemen Elgoibarko Udaleko Berdintasun sailak antolatutako ekintzak:
- Azaroak 17: Estu-Pilulak antzerki foruma, Kultur Etxeko sotoan 19:00etan. Euskaraz.
- Azaroak 21: Tratu onen hitzaldia Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 18:30etan. Hizlaria: Norma Vazquez. Gazteleraz.
- Azaroak 24 eta 25: Elgoibar Beldur Barik! lehiaketan aurkeztutako lanen erakusketa Kultur Etxeko sotoan (17:00-21:00)
- Azaroak 25: Elkartaratze ixila foruen plazan, arratsaldeko 19:00etan.
- Azaroak 25: Elgoibar Beldur Barik! lehiaketako sari banaketa 19:30etan Kultur Etxeko sotoan.
- Azaroak 26: Beldur barik! topaketak Donostiako Emakumearen Etxean.
- Azaroak 29: Amesti kontakizunak Sonia Villamor ipuin kontalaria Gotzon Garate udal liburutegian. Bi saio: 17:00etan (HHko 4 eta 5. maila) eta 17:00etan (LHko 1,2 eta 3. maila)
•Muralak margotuko dituzte Mendaron
Mendaron, bestalde, bi mural margotuko dituzte hilaren 25ean, Goñati pilotalekuan 17:00etatik aurrera. Mural bat gaztetxoek margotuko dute eta bestea, etxeko txikienek. Ondoren, parte hartu duten guztiei txokolatea eta bizkotxoak emango dizkiete, eta puntu liladun poltsak zozketatuko dituzte. Horrez gain, gaztelekuan Te doy mis ojos pelikula ikusi eta aztertuko dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Eraso sexisten kontrako kontzentrazioa egin zuten dozenaka herritarrek (2011-02-10)
- Kontzentrazioa eta gaitzespenak emakumeen aurkako indarkeriari erantzuteko (2011-02-08)
- Bikotekideari erasotzeagatik 36 urteko gizonezkoa atxilotu dute (2011-02-07)
- Dantza eta zinea emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunea (2010-11-23)
- Abian da “Adierazi Beldur Barik!” lehiaketa, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko (2010-10-06)
- Berdintasun Plana herritarren artean ezagutzera emango du Udalak (2010-02-19)
- Puntu lilak emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko (2009-11-25)
- Eraso sexistei mesprezua adierazteko hainbat ekitaldi egingo dira herrian (2008-11-20)
- Tratu txarrak jasan dituzten bi emakume elgoibartarren testigantzak lortu ditugu (2007-11-26)