Iazko edizioan 60 lagunek hartu zuten parte, eta Oier ariznabarreta durangarra izan zen irabazlea mutiletan, baina ez zuen lortu 2006an Aritz Kortabarria arrasatearrak ezarritako marka ontzea (29:00). Nesketan, Maite Maiora mendaroarrak dauka errekorra, 35:43 denborarekin.
Irabazleek txapela eta Mausitxako gazta jasoko dituzte, lehenengo gizonezko eta emakume elgoibartarrentzako Mausitxako gazta bana izango da saria, eta azken metroak aurpegi onenarekin egiten dituenari ere, Mausiatxako gazta bat emango diote.
- Parte hartzeko irteeran bertan eman daiteke izena, Plaza Handian, lasterketa hasi aurretik.