Iñigo Lariz elgoibartarrak ere aparteko igoera egin du. Bigarren postuan ailegatu da tontorrera, baina elgoibartar batek sekula egin duen denborarik onena egin du, 29:05, hain justu. Hirugarren postuan sailkatu den Iñigo Lazkano mendaroarrak ere oso denbora ona egin du, 29 minutu eta 30 segundokoa. Emakumezkoetan lehia polita eskaini dute Maite Maiorak eta Nerea Amilibiak. Mendaroarrak azken metroetan hartu dio aurrea aiarrari.
•Parte hartze errekorra
Sekula baino parte hartzaile gehiago izan ditu gaurko igoerak, 88 lagunek amaitu dute-eta, Karakateko Igoera. Horien artean emakumezko mordoa.
Sekula baino parte hartzaile gehiago izan ditu gaurko igoerak, 88 lagunek amaitu dute-eta, Karakateko Igoera. Horien artean emakumezko mordoa.
- Ikus hemen: 2011ko Karakateko Igoerako sailkapenak (PDF)
Argazkiak: (argazki gehiago Picasako kontuan)
|
|
*Bideoa ere jarriko dugu, prest dagoenean.