1980-1990 hamarkadako argazkiekin osatu dute, batez ere, erakusketa. Formatu desberdinak aurkezten dira baina gehienak 40x50 zm-ko tamainakoak dira. Honako argazkilarien lanak ikus daitezke erakusketan: Patxi Cobo, Ouka Leele, Tomás Bueno, Nicolás Lopez, Julián Redondo, Eugène Atget, Eduardo Momeñe, Rafael Sanz Lobato, Bernard Plossu, Jean Dieuzaide, Marta Povo, Jose de Juan Chirivella, Sigfrido Koch, Juan Ramón Yuste, Jose Ronco, Gabriel Cualladó, Antonio Blanco, Antonio Irisarri, Senji Taniuchi, Jose María Diaz-Maroto, Isabel Muñoz , Mariano Zuzunaga, Ramón Ortega, Koldo Chamorro, Carlos Cánovas, Jaime Martín eta Juan Peiró.
- Ordua/Ordutegia: 18:30-20:30 (astelehenetik zapatura)
- Lekua: Kultur Etxeko erakusketa gela.
Aurrez Urretxu, Altsasu, Iruñea edo Calellako (Katalunia) Festimatge-an aurkeztu ostean, Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan dago ikusgai Iñaki San Martin "Soarte" argazkilari eta artista elgoibartarraren Apur batean soka-dantza argazki erakusketa, 2012ko urtarrilaren 15era bitartean.
Azaroaren 9an inauguratu zuten erakusketa, eta Haritz Euskal Dantzari Taldeko zenbait kide ere hurbildu ziren Gernikaraino. Izan ere, Elgoibarren San Bartolome egunez egin ohi den soka-dantzaren ingurukoak dira erakusketa osatzen duten 43 irudiak, eta honenbestez Haritzeko dantzariak dira bertan protagonista. Elgoibarren errotua dagoen tradizioa den soka-dantza teknika bisual modernoen bidez aurkeztu zuen Soartek Apur batean soka dantza lanean, argazkigintza pinturarekin lotu nahian teknika digital oinarrizko zein sofistikatuenak erabiliz horretarako. Haritz dantza taldeko kideek Gernikara erakusketa ikustera egin zuten bisitaren kronika eta zenbait argazki igo dituzte euren webgunera.
Nahi izan ezkero Soarteren web orrian ere badaude ikusgai Apur batean soka-dantza erakusketan ikus daitezkeen zenbait lan.
*Argazkiak: Aitor eta Haritz EDT.