Karakateko Igoera barrutik ezagutu nahi?

elgoibarren.net 2011ko aza. 22a, 13:50

{vimeo}32500708{/vimeo}Karakateko Igoerako partaide batek, Imanol Larrañagak, kamera batekin egin zuen igoera osoa. Buruan zeraman kamerak hartutako zenbait irudi eta tontorrean hartutako beste batzuekin osatutako bideoa duzue goikoa (Imanolen igoera oso-osorik hemen). Probako irabazleari, Oier Ariznabarretari eta lehen elgoibartarrari, Iñigo Larizi, eginiko elkarrizketa ere ikus ditzakezue jarraian dagoen bideoan. (Argazkiak eta bideoak dauzka)

Karakateko Igoera lehen pertsonan
 Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatzen duen Karakateko Igoera barrutik, partaide baten ikuspuntutik, ezagutzeko aukera ematen du Imanol Larrañagak jasotako irudiekin osatutako bideoak: Plaza Handiko irteera jendetsua, karakoleko bihurguneetan lekurik onena hartzeko borroka, Azkueko aldapak, basoan barrena eginiko bidea, gainerako partaideak, tontorrean bildutako ikusleak eta azken metroetako ahalegina ikus daitezke, besteak beste, 40 minutuko iraupena duen bideoan.
BIDEOA: Kamera buruan hartutako irudiak. {youtube}TTP0u8YX2qI&feature=player_embedded{/youtube}
BIDEOA: Oier Ariznabarreta irabazleari eta Iñigo Lariz bigarren sailkatuari eginiko elkarrizketak:
  BIDEOA: Morkaiko mendi taldeak editatutako bideoa{youtube}_zPHAhA0NZ8&feature=player_embedded{/youtube}
ARGAZKIAK: Picasako kontuan ikus ditzakezu argazki guztiak.