Herriko musikariek hainbat ekintza antolatu dituzte Santa Zezilia eguna dela-eta. Elgoibar Ikastolak, esaterako, ikasleen kalejirak antolatu ditu, goizez eta arratsaldez. Goizekoa goiko bideoan ikus dezakezue. Arratsaldekoan, 16:15ean abiatuko dira Ikastolatik eta Plaza Handian amaituko dute kalejira.
|
Eguneko Zentroan daudenek ere jasoko dute musikarien bisita, Nagusilanek musika saioa antolatu baitu, 16:00etatik aurrera.
•Udal Musika Bandaren kontzertua
Udal Musika Bandak Santa Zeziliaren omenezko kontzertu berezia eskainiko du, ohi duen legez, datorren domekan (azaroak 27). Kontzertua baino lehen, 10:15ean, gainera, kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena. Kontzertuari dagokionez, Flashing Winds (J. Van der Roos), Romanza Favorita en Fa (L.V. Beethoven), Viktor´s Tale (John Williams), Suite Hebraica (M. Gonzalez) eta Merry Go Round (P. Sparke) piezak joko dituzte, Txomin Mujika Latxaren zuzendaritzapean eskainiko duten kontzertuan. 12:30etan hasiko da Herriko Antzokian.